Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Paisaia

Paisaia

Paisaia

Iruñeko ibaien ertzean dagoen korridore berdea.

Ura eta landaredia kontuan hartuta 17 kilometro baino gehiagokoa, Iruñeko Ibai Parkeak harresiak, zubi historikoak eta oinzubiak, parkeak, presak eta errotak, etxaldeak eta baratzeak, askaltegiak, ontziratokiak, arrantzarako guneak, pilotaleku bat, Ingurumen Heziketarako Museo bat eta sanferminetako kortak hartzen ditu.

Argaren meandroak hiriko harresietatik urrundu eta horietara hurbiltzen dira, eta zubi historiko garrantzitsuenak zeharkatzen dituzte: Magdalenakoa, Done Petri, Arrotxapeakoa eta Dona Grazia.

Pasealekua eta ibaiaren bidea paraleloan doaz, eta paseatzaile, txirrindulari, arraunlari eta arrantzale ugari hartzen dituzten kirolguneak eta alderdi lasaiak bateratzen ditu.

Berreskuratu den bertako landaredia eta baratzeen eta etxaldeen landa giroa gertuko hiri giroarekin kontrastean daude. Lizarrak, sahatsak, haltzak, ezkiak eta elorri beltzak dira, besteak beste, bertako zuhaitzak. Eta animalien artean, esate baterako, dortokak, arrainak eta ahateak daude.

Milioi bat metro koadroko parke hau Iruñearen birika berde handia da.


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak