Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Arga ibaia > Arantzadiko zatia

Arga ibaia: Arantzadiko zatia

Arantzadiko zatiko pasealekua

Magdalenako zubia – Done Petri zubia

Parkeak hiri kutsu handiagoa hartzen du zati honetan, eta harresietatik aldendu egiten da.

Pasealeku osoa ezagutu>

IDAZKUNA

Hiriko autobusa
(PDF 1,6 MB)

Bidea

Belardia eta zuhaiztia

Ibaia


MUGARRIAK


Arantzadiko baratzeak

Frantziako portalearen azpian (hiri harresituaren iparreko sarrera da hori), meandroa egiten du Arga ibaiak, eta hantxe dago Iruñeko toki berezienetako bat. Nekazaritza esparrua da egun, eta Iruñeko bigarren berdegune zabalena bilakatuko da, 209.312 m2-ko azalera izango baitu. Alday-Jover arkitekto taldeak irabazi zuen Hirigintza Gerentziak 2008ko maiatzean deitutako Ideien Nazioarteko Lehiaketa. Proiektuak zabaldu egiten du kanpoko orlaren zabalera, bi zuhaitz-ilara eta haraino iritsi ahal izateko oinezkoendako bide bat izan ditzan gutxienez. Baratzeek ekoizpen alderdiak (ohikoak direnak ingurune horretan) eta alderdi didaktikoak batuko ditu, gizarte harremanak bultzatzekoak ahaztu gabe, jatetxe bat jarriko baita. Balio handiena duten hiru eraikin-multzoak gordeko dira: Irujo etxea (udal tailer-eskola izaten jarraituko du), Beroiztarren etxea (Arantzadiko baratzeetako tokiko barietateak ikertzeko eta garatzeko zentroa izango da) eta 1595 lursaileko etxea (jatetxe bat jarriko da han, Arantzadiko baratzeetako produktu tipikoak eskainiko dituena). Proiektuaren beste helburuetako bat meandroak inguruko auzoekin dituen konexioak hobetzea da.


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak