Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Arga ibaia > Sanduzelaiko zatia

Arga ibaia: Sanduzelaiko zatia

Sanduzelaiko zatiko pasealekua

Cuatro Vientos zubia – Milutze zubia

Parkearen azken zatia da. Ibaiaren bidea estutu egiten da eta paisaia lasai, isil eta zuhaitzez betetako batean sartzen da.

Pasealeku osoa ezagutu>


Sanduzelaiko oinzubia

Milutze eta Sanduzelaiko zubien arteko erdibidean oinezkoendako zaldain bat egin berri da, Sanduzelai auzoa eta Sanduzelaiko Kirol Hirira doazen ezkerreko ibaiertzeko bideak zuzenki eta azkar lotzeko Eskultura itxura garbia du zaldain horrek, eraikitzeko erabili diren materialengatik eta bihurgune formako bidea izateagatik, batez ere.

Bi kaxa-habek —paralelo jarrita— osatzen dute pasabidearen egitura (korten altzairuz egina), eta agerian gelditzen dira. 110 metro luze da ibilbidea, eta zirkulu formako bi bihurgune suabe ditu, erradio eta luzera desberdinekoak. Halaber, bihurguneak tangente dira harrizko zubi-brankaren gaineko tarteko bermean. Sarbideen zoladura kalkarenita harrizkoa da —Milutze zubiaren antzekoa—, eta, pasabidearen barnealdean, berriz, ipez egina da (zur tropikala da hori).


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak