Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Arga ibaia > Sanduzelaiko zatia

Arga ibaia: Sanduzelaiko zatia

Sanduzelaiko zatiko pasealekua

Cuatro Vientos zubia – Milutze zubia

Parkearen azken zatia da. Ibaiaren bidea estutu egiten da eta paisaia lasai, isil eta zuhaitzez betetako batean sartzen da.

Pasealeku osoa ezagutu>


Milutze zubia

Hiriko zubi mendebaldekoena da eta hirigunetik urrunen dagoena. Litekeena da hau ere Erdi Arokoa edo, are gehiago, erromatarren garaikoa izatea, nahiz eta XIX. mendean eraberritu egin zuten. Antza denez, Independentziaren Gerran suntsitu egin zuten, osteak igaro zitezen ekiditeko. Lan honen alderdirik bitxiena izenarekin lotutakoa da. Ohituraren arabera (ziur asko literaturarekin lotuagoa egongo da errealitatearekin baino), Milutze izena bertan izan zen gertakari latz baten ondorio da: 1351. urteko apirilean zaldun batzuk urkatu zituzten Karlos II.a Gaiztoa erregeari aurre egiteagatik. Batzuen arabera, zergak ez zituztela ordaindu nahi adierazi zuten zubi horretan; eta besteen arabera, erregearen ordezkariek beraiek tratatzeko izan zuten moduagatik kexatu ziren. Erregeak, nahigabetuta, han bertan exekuta zitzatela agindu zuen. Zubiaren begitik zintzilikatu zituzten eta urkatu ondorengo “mihi luzeek” izena eman zioten bideari. Beste azalpen baten arabera (sinesgarriagoa den azalpena), “amil luze” (amildegi) hitzetan izango luke jatorria izenak. Aski litekeena da Milutze terminoa zorigaiztoko exekutatze hori baino lehenagokoa izatea.


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak