Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Elorz eta Sadar ibaiak > Elorz ibaia

Elorz ibaia

Elorz ibaia

Elorz ibaia Loitiko mendatearen mendebaldean sortzen da, 35 kilometroko luzera du eta 282 kilometro koadroko arroa osatzen du. Adar nagusiak Untziti eta Sadar ibaiak ditu eskuinean, eta Errekaldea amildegia ezkerrean. Azken horrek Carrascal mendatean du jatorria.

Elorz ibaia Iruñean sartzen da Donapeako goi ordokiaren hegoaldetik, Zizurrekin mugakide den gunean eta funtsean nekazaritzakoa den paisaia batean. Sadar ibaiarekin Arostegi etorbidea baino metro batzuk lehenago elkartzen da, Lizarratik eta Logroñotik hirian sartzeko ardatz handi hori baino metro batzuk lehenago. Gero, Etxabakoitz auzoan erripen azpian sartuta egiten du bidea eta Zizur Nagusirantz joaten da baratze artean.

 


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak