Ir al contenido

Europako Batasuna
Ayuntamiento de Pamplona :: Iruñeko Udala


Hasi > Iruñeko Ibai Parkea > Elorz eta Sadar ibaiak > Sadar ibaia

Sadar ibaia

Sadar ibaia

Elorz ibaiaren adarrra, Aranguren eta Taxoare mendietan du jatorria Sadar ibaiak. Mendebalderantz egiten du, Iruñeko eozeno tuparrien artean. 19 kilometroko luzera du eta 70 kilometro koadroko arroa drainatzen du. Batez beste, 700 mm-ko prezipitazioak jasotzen ditu, eta urtean, batez beste, 12 hektometro kuboko emaria izaten du, gutxi gorabehera.

Sadar ibaiak Iruñean 3,7 kilometroko ibilbidea egiten du. Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Nafarroako Unibertsitateko campusak zeharkatzen ditu, eta metro batzuk geroago Elorz ibaira isurtzen da.

Ibai txikia da, emari gutxi duena, lur eremuan oso sartua dagoena eta uholde arazorik ia izaten ez duena, ez bada Elorz ibaiarengatik. Uberkaren zabalera, ezpondak barne, batez beste 6-8 metrokoa da.


© Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, z.g. - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - Harremanetarako - Tokiko mapa - Estekak - Kredituak